Itzulpen
automatikoa

Sahara behar gorrian

DBH2ko ikasleak gara, eta gaurkoan asteazkenean eman ziguten hitzaldiaz hitz egingo dugu. 

DBH1ekoekin batera, liburutegira joan ginen eta, han geundela, Fatimak eta Lamathek Saharako egoera aurkeztu ziguten, bideo baten bidez.

Bideo horretan, honako hau azpimarratzen zen: 

Sahara oso egoera txarrean dago Marokok bere lurrak hartu zituenetik, eta, horren ondorioz, jendea kanpamentuetan “bizi” da eta ikaragarri ari dira sufritzen. Kanpamenduetan bertan eskolak dituzte eta egunero joaten dira ikastera;  gaztelania, adibidez, eta horrekin batera askoz gauza gehiago ere bai. Beste arazo batzuen  artean, oso arazo handia dute janariarekin. Horregatik,  Zaraguetan laguntza eskaintzen diegu urtero janari bilketa eginez, lortutako janari guztia Saharako jendeari bidaltzeko. Janari edo konpresa guztiak sarrerako kutxetan utz ditzakezue.

Janaria uztea boluntarioa da; hau da, ez da beharrezkoa pertsona guztiek parte hartzea, baina irakasleek erronka bat proposatu digute: 100 kg janari lortzea. Horregatik, erronka hori lortzera iritsi nahi dugu. Gogogatu otsailaren 7a dela azken eguna parte hartzeko.

Lagunduko al diguzu? Animatu eta ondo izan!

Maia Agirre eta June Duran