Itzulpen
automatikoa

Reale Arena ezagutzen

Otsailaren 6an LH5eko ikasleok Errealaren futbol zelaian egon ginen. “Amets bat” egitasmoaren barnean beste hainbat ikastetxekoekin batera egon ginen. Lehenik, bideo bat ikusi genuen eta Errealaren historia laburra ikusi genuen: sorrera, lorturiko tituluak eta gaur egungo harrobia. Ondoren, bertan dauden azpiegiturak ikusten aritu ginen: aldagelak, masaje gunea, jangela, prentsaurrekoak emateko aretoa…

Jarraian, Gaska kiroldegian hainbat kirol joko egin genituen eta oso egun aproposa igaro genuen. Bukatzeko, futbol zelaiaren harmailetan bazkaldu genuen eta une batez jaun eta jabe sentitu ginen.