Joan den ostegun eta ostiralean Pantailas Amigas elkarteko kideak izan genituen bisitan, pantailen aurrean hartu beharreko neurriak zeintzuk diren gogorarazteko.
Denok dakigu zuhurtziaz jokatu behar dela ordenagailu, mugikor eta edozein motatako pantailen aurrean, baina nola, zergatik, zer egin eta zer ez, askotan zalantzak sortzen zaizkigu. Zalantza horiek argitzen saiatu zen Jone, bisitan etorri zen aholkularia, eta gomendio egokiak eman zizkigun segurtasunez nabigatzeko edo/eta txateatzeko.
Eskerrik asko Jone, hurrengo arte!