Itzulpen
automatikoa

OTSAILEKO IRRATSAIOA IRITSI DA

Hementxe dugu Zaragueta Irratiko otsaileko irratsaioa.
Gaurkoan aurkezle lanetan LH5B gelakoak izango ditugu. Saio honetako
protagonista nagusia LHko lehen zikloa izango da. 

Alde batetik LH1. mailakoek gelan sortutako asmakizun batzuk entzungo ditugu eta ondoren LH2. mailakoek eskolan
irakasle izateko praktikak egiten ari diren Sandra eta Oihanari elkarrizketa
berezia egingo diete. 

Bukatzeko,  ez
ahaztu lehiaketako sariduna nor den eta irratsaio bukaeran galdera berria zein
den esango dugula. Besterik gabe, 5, 4, 3, 2, 1….AIREAN!!!!