Apirilaren 30ean DBH1-eko ikasleak Oiasso museora joan ginen trenez Miren, Marimar eta Pablo irakasleekin batera. Erromatar garaia ezagutzera joan ginen Oiassora, Irunera.
Iritsi ginenean, sartu baino lehen, hamaiketakoa egin genuen. Ondoren, museora sartu ginen, bi taldetan banatuta: DBH1A-ekoak alde batetik, eta DBH1B-koak bestetik. Lehenengo, DBH1A-koek Egiptori buruzko tailerra egin genuen eta DBH1B-koek, bitartean, erromatar garaia ezagutzeko bisita gidatua egin zuten.
Ikasi genuen erromatarrak nola bizi ziren, eta baita Egiptoko mitologia nolakoa zen ere. Ikasle gehienak aspertu egin ziren, baina ez zirenak aspertu, oso pozik geratu ziren esperientzi honekin, izugarri ikasi zutelako.
Peru Goikoetxea eta Souleymane Sarr