Itzulpen
automatikoa

Munduari bira

LH3ko ikasleak “Munduari bira” proiektuan murgilduta daude azken asteetan. Ikasleak proiektua ulertu ahal izateko hasierara joan dira: lurraren sorrerara.

Ikasleen aurrezagutzak martxan jarri eta “Lurra nola sortu da?” galderarekin hasi ziren. Beren aurrezagutzak abiapuntua izanda, ikasleek denbora lerro bat sortu beharra zuten.

Baina nondik hasi ziren? Ba, beren bizipenetatik. Bederatzi urte hauetan bizitakoa ahoz azaldu zuten eta ondoren, bakoitzak bere bizitzaren etapa garrantzitsuenak denbora lerro batean kokatu zituen.
Azkenik, familiaren laguntzarekin, ikasleak taldeka aro bakoitzaren jantziak aztertu zituzten, eta denbora lerro bat sortu zuten garai nagusienetan oinarrituta: historiaurrea, antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea.

Orain bai, kokatu gara historian. Goazen munduari bira ematera!