Itzulpen
automatikoa

LH5ekoak REAL ARENAN eta AKUARIUMEN

 Atzo LH5eko ikasleak Real Arenara eta Akuariumera joan ginen. Lehenik, Donostiako kiroldegian 3 jolas egin genituen. Ondoren, “Txurdin” maskota ikusi genuen futbol-zelaian. Gero, hamaiketakoa harmailetan  egin genuen. Tripa ongi beteta eta gero, Realaren historiaren bideoa, aldagelak, gimnasioa, sukaldea eta prentsa aretoa ikusi genituen. Hau dena ikusi eta gero, bazkaldu egin genuen. 

Arratsaldean, akuariumera joan ginen. Bertan, marrazoak, manta-arrainak,  itsas-zaldiak eta arrantzaren inguruko bideoa ikusi genituen.

Oso ondo pasa genuen.