Dakizuenez, urrian zehar egunero, LH2. mailako ikasleok Orioko udal igerilekura joaten gara igeriketa teknikak ikasteko eta hobetzeko asmoz.
Joan-etorria bizikletaz edo patinetez egiten dugu. Irakasle batek txirrindulari ilara luze hori irekitzen du, bigarren batek atzeko aldea kontrolatzen duen bitartean.
Egia esan, 24 txirrindulariok ikuskizun ederra eskaintzen diegu irribarretsu begira geratzen zaizkigun herritarrei.
Ez gara oharkabean pasatzen!