Ikasturte berriarekin ikasleek prestatu dituzte motxilak. Baten liburuak, koadernoak, arkatzak eta borragomak. Bestean bainujantziak, toallak, txapelak eta txankletak. Bigarren motxila honekin batera bizikletak eta patineteak datoz. Denok hilaran, ez aurreratu, kontuz txokatu gabe, katea atera dela, raspa-rueda egin duela batek etb.
Aldi berean arropa kendu, txukun gorde, txapel errebelde horiek jantzi, busti, lehortu, non dago nire galtzerdia, ile horrekin gaixotu egingo zara… eta hitzekin azaldu ezin diren hainbat pasadizo suertatzen dira goizero.
Koloretako suge luzeak bidegorria zeharkatzen du egunero birritan, joan-etorrian. Gero bizikletak eta patineteak garajean gordeko ditu hurrengo egunerarte eta beste motxilako liburuak eta arkatzak aterako ditu, gorputzak deskantzatzen duen bitartean.
Bihar ere argituko du eguzkiak eta.
LH3.MAILA