Itzulpen
automatikoa

LH 4koak ZARAUZKO ARAZTEGIAN

Orioko Zaragueta
Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak Zarauzko araztegia bisitatzera
joan ziren. Bertan, biltzen diren Orioko eta Zarauzko ur zikinak nola garbitzen
diren ikusi zuten. Prozesu guzia nolakoa den esplikatu zieten bertako bi
begiralek eta ikasleak erne egon ziren.
Ondoren, Inurritza
parkera joan ziren hamaiketakoa egitera. Azkenik, kanpinera oinez igo, bertan
bazkaldu eta Txurrukako hondartzatik barrena ikastetxera iritsi ziren.

Argazki gehiago HEMEN