Itzulpen
automatikoa

Larraitz Larrañaga zientzialaria eskolan

Orain dela hilabete ospatu zen Emakume Zientzialarien Eguna. Martxoaren 8a ere ospatu berri dugu, eta horren harira, emakume zientzialarien errealitatea ikustarazteko Larraitz Larrañaga Muguruza bioinformatikaria etorri da aste honetan gure eskolara. Gurekin, DBH3ko ikasleekin, hizketaldi bat izan zuen lehedabizi, eta bere ikasketa ibilbidea azaldu zigun, baita egindako aukerak, bazterrean lagatako bideak eta gaur egun lanean egiten duena ere. Batean eta bestean, izandako esperientziak kontatu zizkigun, eta gauzak probatzeak duen garrantziaz jabetu ginen.

Vicomtech zentro teknologikoan egiten du lan gaur egun, bioinformatikari lanetan, zehazki osasungintza alorrean. Bere txarlan adierazi zuen moduan, Vicomtech enpresei berrikuntzak ezartzen laguntzera dedikatzen da, nolabait esateko, praktikan oinarritutako ikerketen bitartez. Industria, mugikortasuna, segurtasun informatikoa, hizkuntza teknologiak eta osasungintza ditu adar nagusiak, eta esan bezala, Larraitzek osasungintza hobetzeko prozesuetan egiten du lan.

Hizketaldiaren ondoren, zientzia gelara eraman eta irrati saio bat grabatu genuen, esan zituen guztien laburpen txiki bat zuei eskaintzeko. Gustatuko zaizkuelakoan, eskerrik asko Larraitz. Plazer bat izan zen!

Irati G. Txabarri eta Rayane Ben