Atzo Ixabel Agirresarobe etorri zen gure geletara, LH3ra.
Ixabel ipuin kontalaria da eta berak idatzitako ipuin polita kontatu zigun:
“Amona Tomaxa eta gizandia”. Ipuin guztia da polita, baina Amona Tomaxak
proposatutako trikimailua eta asmakizunak izan dira gehien gustatu zaiguna.
Bere ipuinean ala zer den ikasi dugu. Gure
familietan galdetuz jakin dugu zer den: Txalupa txikia, errioa gurutzatzeko eta
azpitik xapala, eta arraun batekin mogitzen dena.
Izen xelebreak ere erabiltzen ditu, horrelakoak: Patxi Putxi, Mariaje Potaje, Joxemoxekitarra
ahuntzakadinakobizarrazopagutxijandamutikokaxkarra.
Bukaeran liburuak sinatu zizkigun eta argazkiak atera
genituen.
Ixabelek liburu hau Durangoko Liburu Azokan aurkeztu zuen
aurten.
Eskarrik asko Ixabel!