Joan den ostegunean, martxoaren 4an, “Idazleak ikastetxeetan” programaren baitan Gotzon Barandiaranen eta Rafa Ruedaren saioa izan zuten DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek. Arraun Etxean elkartu ziren, abesti bihurtutako euskal poemez aritzeko. Gotzon Barandiaranek azaldu zuen hitzen eta abestien testuingurua, eta Rafa Ruedak zuzenean abestu zituen. Kantatzen duguna ere bagarela gogoraraziz amaitu zuten saioa.