Itzulpen
automatikoa

GORA EUSKARA!!!

Aste honetan eskolan Euskararen Astea ospatzen ari gara.
Eskolako sarreran dagoen eskeletoa (euskara) egoera larrian dagoela ikusi dugu.
Denon artean ondo zaindu behar dugula konturatu gara eta horretarako lantxo
ezberdinak egin ditugu.

LH4ko ikasleok eskolara sartzean entzuten den abestia eta
irratsaiorako zotz abesti batzuk grabatu ditugu. Honetaz gain, sarrera
apaintzeko denbora ere izan dugu.

EUSKARAREN EGUNA EGUNERO DA!!! GORA EUSKARA!!!