Haur hezkuntzako ikasleak gau beltzako prestakizunetan murgilduta ibili gara.
Baratzako kalabazak hartu eta hustu egin ditugu. Eskuak kalabaza barruan sartzeak nazka pixka bat eman digu haseran, baina gustora ibili gara saltsan!
Haziak gorde egin ditugu, lehortu ondoren berriz ere landatu ahal izateko. Ondoren kalabazari begiak eta ahoa egin dizkiogu. Eta bukatzeko, argiak itzali ditugu, eta uuuuuu….


Gela egonkorreko lagunak ere gau beltzerako apaingarriak prestatzen aritu gara. Ilargi distiratsu bat eta saguzaharrak jarri ditugu eskolako sarreran.
Gu prest gaude gau beltza ospatzeko, eta zuek?