Itzulpen
automatikoa

EUSKARAREN EGUNIAN, GOZATU ZARAGUETA IRRATIAN!!!!

Hementxe dugu ikasturteko
bosgarren irratsaioa. Gaur eskolan “Euskararen Eguna” ospatzen ari gara eta
horregatik gaurko irratsaioko protagonista nagusia “Euskara” izango da.

Bertan, Irulegiko eskua aurkitu duen
Leire Malkorrarekin elkarrizketa interesgarri bat izango dugu. Gogoratu
lehiaketako irabazlea nor den eta galdera berria zein den ere esango dugula.

Besterik gabe, belarriak garbitu
eta 5, 4, 3, 2, 1…AIREAN!!!!