Itzulpen
automatikoa

EUSKARAREN EGUNA

“EMAN DOINUA EUSKARARI”
Aurtengo Euskararen
Egunaren harira “Eman doinua
euskarari”
leloa aukeratu du Orioko Zaragueta IPI Ikastetxeak. Urte
osoan euskarak doinua gal ez dezan musikaren inguruan girotu du. Astean zehar,
ipiniriko horma-irudi handi batean ikasle bakoitzak bere argazkia txertatu du
musika nota baten gainean. Gaur aldiz, goizean kantu saio bat egin dute AEKko
euskaltegiko ikasleekin batera baita argazki erraldoi bat atera ere.
Arratsaldean aldiz, LH eta DBHko ikasleek pelikulak ikusi dituzte eta HHko
ikasleek gurasoekin batera IKE jolasak.
Euskarak egun soil
bat behar ez duenez, urte osoko lana geratzen da hizkuntzaren erabilpena
areagotzeko.
Argazki gehiago HEMEN