Itzulpen
automatikoa

EUREKA


URAREN
1000 AURPEGIAK
Eurekan
urak guretzat duen garrantzia azaldu ziguten.. Gure gorputzaren % 65a urez
osatuta dago. 30-35 kg
artean pisatzen dugunok 23,1
litro ditugu gutxi gora behera, hau da litro t,erdiko 15
botila. Imajinatzen? Ezin dugu 5 egun baino gehiago urik edan gabe egon.

Eguneko
BALANTZE HIDRIKOA:
       UR GALERA
Edaten            +1400 ml
 Gernutik           -1500 ml
Jakiekin         + 700 ml
Biriketatik           -400 ml
Txistuarekin  + 300ml                    
Azaletik                -350 ml
Gorotzetatik          -150ml
                                                                        
Biriketatik
ura nola galtzen dugun jakin nahi baduzu, jar zaitez ispilu aurrean. Ikusten al
duzu nola bapainatzen den ispilua zure arnasarekin? Ura lurrun egoeran dago.
URAREN
EGOERAK
Gure
etxeetan nahi dugunean edan dezakegu baina Afrikan 7 km egin behar izaten dituzte
ur bidoiak bete ahal izateko.
Horregatik
ONG batek Q-drum bidoiak asmatu
zituzten, arrastaka eraman ahal izateko. Askoz errazago ezta?
ESPERIMENTUAK
1)
Likidoek  pisatzen al dute?
Isuri
ontzian likidoa hauek orden  honetan:
1-  
Glizerina
2-  
Olioa
3-  
Coca-cola
4-  
Alkohola
5-  
Eztia
 Zein doa behera?,
Zein geratzen da gainean? Beraz, zeinek du dentsitate handiena?
2) Sar itzazu urez betetako ontzi batetan objektu hauek:
Burdin zati bat, egurrezko pintza, plastikozko pintza,
pelota saltarina pisutsu bat, espuma zati bat.
Banan –banan sartuz konproba ezazu aldez aurretik zure
ustearekin bat datorrela gertatzen dena.
3) ARAZTEGIAK
Zikindu ezazu ura:
-1. edalontzian arrozarekin nahastuz
– 2.edalontzian kafe solublearekin  nahastuz
-3. edalontzian kafe 
gordinarekin nahastuz.
Ondoren koladore eta paperezko filtrotik pasatuz ikusiko
duzu nola geratzen den zikinkeria bertan. Zenbat eta gehiago disolbatu
zikinkeria uretan orduan eta zailagoa kentzea.
Gure etxeetara garbi-garbi iristeko filtro hauek
pasatzeaz gain, ura lurrundu egingo dute erabat garbi geratzeko. Eguzkiak
itsasoko ura lurruntzen duenean ere gatza bertan geratzen da.