Itzulpen
automatikoa

Esperientzi eskolakoekin esperientzia bikaina!

DBH4ko neska-mutilak Aldapa elkartean izan dira herriko Esperientzia Eskolako adinekoekin goiza pasatzen. Denetik egin dute, sukaldean, josten, berriketan… Sukaldean, esate baterako, erroskilak, makarroiak, entsalada errusiarra, krema katalana eta merengea egin dituzte. Oso goxoak omen zeuden denak, eta ikaragarri gustura egon dira gazteak zein adinekoak.