Itzulpen
automatikoa

DBH2ko ikasleak Agorregiko Burdinolan

Asteazkenean DBH2ko ikasleak Agorregira joan ginen burdinolari bisita egitera. Uraren indarrekin irina ehotu eta burdina eraldatzeko prozesua erakutsi ziguten.

Errota XIV. mendean jarri zen martxan lehen aldiz. Gaur egun, jai egunetan mundu guztiarentzat eta musu-truk ikusgai dago, eta astean zehar ikastetxeentzat.

Txangoaren amaieran, museora joan ginen parke botanikotik barrena, eta bertan Idurre irakasleak erositako eztia probatzeko aukera izan genuen.

DBH2B taldea