Itzulpen
automatikoa

AZAROAK 25

 Iritsi da eguna. Jantzi ditugu bufanda moriak, zapi moriak, ileko goma duten ponpoi moriak, txamarrak eta jertseak. Dena moria. Berez HORIA den gure herria, gaur, denon artean, bihurtuko dugu MORIA.

Bagoaz denok, Eusko Gudarian zehar, plazara. Bidean, aurreko astean indarkeria matxistaren kontra egin genituen kartelak ikusi ditugu: Goxokin, Eroski txikian…
Plazan, Ikastolakoekin elkartu gara eta alkatesa bere bulegotik balkoira atera da. Mikrofonoa hartu du eta herria morez jantzi dugulako pozik dagoela esan digu. Pozik eta harro dagoela emakumeen aurkako indarkeria gaitzezteko, herriko ikasle guztiak plazara joan garelako.
Momentu batez, gu ere garrantzitsuak sentitu gara. 
ZARAGUETAko LH3koen partez, zuri ere ESKERRIKASKO ANUSKA, egin diguzun arreragatik.