KAIXO, LAGUNAK!
ZER MODUZ ZAUDETE? HONA HEMEN FAMILIAN IRAKURTZEKO ALBISTE BITXI ETA ERO BAT. EA TRABATU GABE IRAKURTZEKO GAI ZARETEN!!
IDAZTEN ETA IRAKURTZEN HASTEN GARENEAN IKASTEN DUGUN LEHEN HITZETAKO BAT ORIO DA, GURE HERRIARREN IZENA.
ORIO IRAKURTZEA NAHIKO ERREZA DA, BAINA BADIRA IRAKURTZEKO OSO ZAILAK DIREN HERRIEN ETA TOKIEN IZENAK ERE (TOPONIMOAK).
EZAGUTU NAHI DITUZUE BATZUK? BA, IRAKURRI ARRETAZ:
“CHARGOGGAGOGGMAN-CHAUGGAGOGGCHAUBUNAGUNGAMAUGG” DA MASSACHUSETTSEN DAGOEN LAKU POLIT HONEN IZENA.
SUDAFRIKAN ERE BADA LEKU BAT
“TWEEBUFFELSMETEEN-SKOOTMORSDOODGESKIETFONTEIN” IZENA DUENA.
BAINA MUNDUKO IZEN LUZEENA DUEN HERRIA ZELANDA BERRIAN DAGO!!
“TAUMATAWHAKATANGIHANGA-KOAUAUOTAMATEATURIPUKAKAPIKIMAUNG-AHORONUKUPOKAIWHENUAKITANATAHU”.
BAI, BAI; HORI DA HERRIAREN IZENA.
KONTATU AL DITUZUE ZENBAT HIZKI DITUEN? KONTATU KONTATU!!
IDATZI ERANTZUNA KOMENTARIOETAN!
BESTE BATEAN ERE ITZULIKO GARA BESTE ALBISTE EROREN BATEKIN!!
AIOOO!