[elhuyar_lang_selector]

0 Km – Lurrari eman eta jaso lurretik

Gozamenak badauka lana aurretik…

Azken aste hauetan jo eta ke ibili gara baratzean. HH2tik Lh6ra bitarteko ikasleak lanean aritu gara, zeregin ezberdinetan: tomateak eta kuiak erein dituzte HHkoek, hazitegian. Hauek pixka bat koxkortu direnean, baratzeko bankaletan landatu dituzte. Patata erein zuten LH2koek eta orain etxera eramateko bildu egin dute. Kuia txikiak landatu zituzten LH4koek eta hauek zaintzen eta ureztatzen ibili dira. LH6ko, LH3ko eta  LH5ekoak bankaletako belar txarrak kentzen eta ureztatze lanetan jardun dugu. Oraing1!oan denok ez dugu etxera zerbait eramateko aukerarik izan, baina poliki poliki lortuko dugu.

HH2 Tomateak landatzen

   

HH5 tomateak eta piperrak landatu eta ureztatzen

 

HH5 artoa eta babarruna ureztatzen

 

LH4 kalabazinak landatu eta ureztatzen

 

LH5 babarruna erein eta ureztatzen

Eskerrik asko neska mutilak!