Itzulpen
automatikoa

ZARAGUETAKOAK ZAERAINEN EGONALDIA

Azaroaren 8tik 10era bitartean Orioko Zaragueta Ikastetxeko LH3 eta LH4ko ikasleek egonaldia burutu zuten Zerain (Gipuzkoa) herrian. Hiru egun hauetan hainbat ekintza burutu zituzten euria lagun zutelarik: lehenik, burdin meategiak arakatu zituzten, ondoren ordu t´erdiz oinez herrira hurbildu ziren. Bigarren egunean, taloak nola egiten diren ikasi, euskal boloetan jokatzen ikasi eta arratsaldean argizariekin kandelak egin. Azken egunean aldiz, herrian duela 300 urte zuten kartzela ikusi eta museo etnologikoa ikusi.