Itzulpen
automatikoa

ORIOKO ZARAGUETA HERRI ESKOLA TINKO ETA BRINKO EUSKARAZ

Azaroaren 23an hasi zen Euskaraldiarekin bat egin ondoren, Euskararen eguna ospatu genuen atzo Zaragueta Herri Eskolan.

Goizetik hasi ginen festan, eta “tinko eta brinko euskaraz” lelopean ekintza desberdinak egin genituen. Horma-irudia, txapak, kantu-saioa, dantza…primeran ibili ginen! Arratsaldean berriz, Haur Hezkuntzan gurasoekin jolasak burutu zituzten. Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aldiz, pelikula ikusi zuten.

Euskararen eguna ospatu genuen, eta Euskaraldia amaitu bada ere,  IPI Zaraguetan tinko eta brinko euskaraz jarraituko dugu.