Honen bidez, azalpenak eman nahi dizkizuegu eskolako jolas-parkeko paretan gertatu den ezbeharrari buruz. Jakingo duzuen bezala, gure jolas-parkearen ondoko partzelan etxeak eraikitzen ari dira eta obra-eremua da gaur egun. Egun hauetako haizeteak eta euriak kalteak eragin ditu jolas-parkea eta obra-eremua bereizten dituen paretan eta, ondorioz, parkeko zati bat, segurtasunagatik, ezin dute erabili gure umeek.
Orioko Udalarekin harremanetan jarri gara eta haiek berehala hitz egin dute obraren arduradunekin. Obraren arduradunek hau adierazi diote Udalari:
- Barkamena eskatzen dute ezbeharragatik eta lehentasun osoa emango diote arazoa konpontzeari eta eskolako eguneroko martxa ahalik eta azkarren berreskuratzeari.
- Berehala erretiratuko dute eroritako pareta eta indartu egingo dute behin-behinekoz jarritako hesia.
- Ondoren hasiko dira zimendua hormigonatzen eskolako mugetan (egunean hamar metro hormigonatzea aurreikusten dute).
- Behin inguru guztia hormigonatuta, pareta prefabrikatuak jarriko dira aurrena eta, azkenik, eskolako itxitura berregingo dute.
Jakinaren gainean egoteko bidaltzen dizuegu informazio hau. Gaiaren segimendua gertutik egiten ari gara eta espero dugu, esanda bezala, azkar konpontzea.