Ikasturte honetan COV19ak sortutako ez ohiko egoera izan arren, ikasturteari agurra presentziala egitea erabaki dugu, zuen eskaerak aintzat hartuta; beti ere familiaren nahiaren arabera.
Zuen tutoreak zuekin harremanetan jarriko dira eguna eta ordua zehazteko agur hori egiteko.
Egun horretan aprobetxatuko dugu etxean dituzuen liburuak, ordenagailuak eta eskolako beste hainbat material ekartzeko, baita ere, hemen dituzuen gauzak eramateko (gogoratu judoko motxilak).
Bigarren hiruhilekoan egin genuen moduan, orain ere, buletinak IKASGUNE plataforman ikusgai izango dituzue. Plataforma honetan sartzeko aukerarik ez duzuenek korreo ordinarioz jasoko dituzue. Zaraguetako web orrian zintzilikatuta dago IKASGUNE plataforman sartzeko lotura.
Datozen astetan berriz harremanetan jarriko gara zuekin hezkuntza sailetik jasotako berriak zuekin konpartitzeko, momentuz ez baitugu ezer.