+ Seme-alabek etxerako lanak egiteaz gain, etxeko lanetan parte hartzen bultza itzazue, horrek pertsona bezala garatu eta bizitzarako prestatzeko aukera onak emango dizkielakoan.
+ Seme-alabek egunean egin behar dituzten eskolako lanak egiten jartzen direla eta horiek egiteko baliabide egokiak dituztela, edo beharrezko laguntzak lortzen, saia zaitezte. Horrela, heziketari jarraipena ematea bermatuko da.
+ Seme-alaben behar emozionalei erantzun iezaiezue.
+ Seme-alabak arduretan hazten saia zaitezte, ohitura egokiak sustatu eta mantentzen eta errutinak egokiak antolatzen.
+ Seme-alaben zailtasunen aurrean, tutore/irakasleekin harremanetan jarri zaitezte.
+ Seme-alabekin, inoiz baino gehiago, kalitatezko uneak parteka eta disfruta itzazue.
+ Seme-alabekin bere intereseko gaiei buruz hitz egin ezazue, eta bereziki bizitzen ari garen egoerari buruz.
+ Seme-alaben irakurzaletasuna sustatu eta familian hainbat albiste edo intereseko irakurketa parteka ezazue.
+ Seme-alabek egindako lanak irakasleek ebaluatuko dituztela kontuan izan ezazue
+ Ikasle txikienentzat eta lehentasunez Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara, “Bitartean, etxetik ikasten” ETB3ko programa ikus ezazue beraiekin.
+ IKASGUNEA plataforma ere, erabil dezakezue irakasleekin harremanetan egoteko.
FAMILIAK ETA ESKOLAK ELKARREKIN LANEAN AURRE EGINGO DIOGU EGOERARI!