Itzulpen
automatikoa

Eskuartean dugu BALEATIK BALEARA JOLASA

Iritsi zaizkigu Baleatik Baleara mahai jolaseko aleak eskolara. Herrian hilaren 22an jarriko ditugu salgai, baina dagoeneko eskuratu ditzakezue eskolan bertan, 15 euroan.

Baleatik Baleara mahai jolasa ikasle, irakasle eta kolaboratzaileen urte guztiko lana izan da: Herriari eta hainbat herritar esanguratsuri buruzko informazioa bildu, testuak idatzi, zuzendu, argazkiak aukeratu, marrazkiak egin…  Prozesu honetan guztian, jolasa pentsatu eta egiteko garaian, Orioko Curriculuma izan du ipar lan taldeak. Jolaserako edukiak erabaki, lanak banatu eta egiteko moduak diseinatzeko garaian, Orioko Curriculumaren ardatzak hartu dira aintzat: Ezagutzaren partekatzea eta belaunaldi desberdinen arteko transmisioa. Zentzu horretan, egun hauetan DBHko zenbait ikasle LH eta HHko ikasgelaz ikasgela dabiltza jolasaren nondik norakoak azaltzen. 

Ekainaren 18an, Eskolaren Egunean, aurkeztuko da jendartean, eta esan bezala, 22tik aurrera izango dituzue salgai herriko dendetan.