Itzulpen
automatikoa

Elkarrizketa · XXI.Mendeko Euskal Eskolaren erronken inguruan

Zaragueta Herri eskolako 40.urteurrenaren ospakizunekin jarraituko dugu.
Oraingoan Elkarrizketa interesgarri batetarako gonbita luzatu nahi dizuegu.
Lore Erriondo elkarrizketatuko du Ruben Iglesiasek.
Lore Erriondo Korostola hezkuntza doktorea da eta EHU-ko titulazioen koordinazioan eta Hobekuntzan Dekanordea da, Hik Hasiko kidea etab.
Ruben Iglesias San Sebastian irakaslea da eta  gaur egun gure eskolako guraso da.

Lore ErriondoRuben Iglesias

XXI. mendeko Euskal Eskolaren erronken inguruan jardungo dute.
Egin den lanari balioa emango diogu eta aldi berean hezkuntzaren etorkizuna irudikatzen ahaleginduko gara. 40 urte hauetan D ereduak hizkuntzaren normalkuntza ekarri duen honetan, urrats berriak irudikatzen hasteko garaian al gaude? Euskal hezkuntzaren normalizazioa irudikatzen hasiko gara?