Itzulpen
automatikoa

Zaragueta Herri Eskola eta Orioko IX. Kros Txikia – Otsailak 4

ORIOKO IX. KROS TXIKIA

IX.Kros-txikia-kartela150

Zaragueta Herri Eskolak Orioko IX. Kros Txikia antolatu du datorren iganderako, otsailaren 4an, 12:00etatik aurrera.

Adin bakoitzeko ikasleek bete beharreko distantzia ondorengo taulan adierazten da. Dena den, erantsita doan kartelean ere informazio osoa azaltzen da.

TALDEA URTEA DISTANTZIA
HH2 2015 100m
HH3 2014 100m
HH4 2013 150m
HH5 2012 150m
LH1 2011 300m
LH2 2010 300m
LH3 2009 600m
LH4 2008 600m
LH5 2007 1000m
LH6 2006 1000m


Adin tarte horietako edonork hartu dezake parte; horretarako izena eman behar du eta dortsala emango zaio. Izena emateko Orioko 3 tokitan eman daiteke: Karela kiroldegian, Kultur Etxean eta Zaragueta Herri Eskolan. Hala ere, igandean bertan Zaragueta ikastetxean eman ahal izango da izena lasterketa hasi baino ordu erdi bat lehenago.