Itzulpen
automatikoa

BELARRION! Eta HITZON! KANPAINAREN HASIERA

Aurtengo Euskararen Egunarekin batera Hitzon! eta Belarrion! kanpaina abian jarriko da Orioko Zaragueta Herri Eskolak abenduaren 1ean. Bertan, irakasle guziek eta guraso talde batek HITZON!  txapa soinean eramango dute 10 egunetan. Helburua lehen hitza beti euskaraz egitea izango da, jendeak gaztelaniaz erantzuten badu ere. Ohitura honekin hizkuntzaren erabilera sustatzea eta areagotzea izango da.  Bestalde, BELARRION! txapa  eramango duten gurasoak euskaraz hain trebaturik ez egon arren, etengabe euskaraz entzutea izango da beraien zeregina.