Itzulpen
automatikoa

2019 EGUTEGIA

Aurten ere , 4.DBHko ikasleek, azken urte hauetan bezala,  egutegi zoragarria egin dute Orioko Curriculuma ardatz hartuta. Bertan, argazki zaharren bitartez, Orioko gertaera esanguratsuenak ezagutzeko aukera izango dugu hilabetez hilabete.

 

Egutegia, 6 euroren truke, Orioko komertzio askotan erosteko aukera izango duzue: Aterpen, Goxokin, Goizekon, Gozategi frutadendan, Haize Berrin,  Itziar kirolaken, Iturain estankoan, Kaiua tabernan, Kolon txikin, Kutixin, Itsasargin, , Niko tabernan,  plazako  Ogi Berrin, paradako Ogi Berrin, Sayaleron, Ttipi Ttapan eta Uranga burdindendan. 

 

Lortutako dirua ikasketa bidaiarako erabiliko dute.

Zorionak!Lan bikaina egin duzue!