Bloga
TTIPI-TTAPA TTIPI-TTAPA KORRIKA!
Gaur goizean 4-retan esnatu gara Korrikara joateko. Plazan geratu gara, eta “Alto de Orion” (Zuduagarai gainean) korrikako lekukoa hartu dugu eskolakook, eta herriraino joan gara.
IRITSI DA KORRIKA 22
Dakizuen bezela aste honetan (apirilak 8an) korrikak Orio zeharkatuko du. Eskolak korrituko duen kilometroa honako hau da: 1.967. kilometroa, Xuaiko harrobi zaharraren parean: Zaragueta eskola.
BISITA EDUKI DUGU GELAN!
Ipuinen proiektuarekin hasi garenez, gaur gelan bisita eduki dugu! Maitane, Ariadneren ama, ipuin bat kontatzera etorri da. Asko gustatu zaigu ipuina! Eskerrik asko Maitane!
Elizako organoa barrutik
Martxoaren 31n, Zaraguetako DBH2ko ikasleok Orioko eliza bisitatu genuen, organoa entzun nahian. Bertan, gure musika irakasleak, Pablo Cepedak, organo pieza harrigarriak jo zituen. Ondoren, organoa
Postre osasuntsuak
Aisiako ikasgaian, DBH1eko eta DBH2ko ikasleek postre osasuntsuak prestatu dituzte aste honetan. Elikagaien arteko oreka helburu, osagaiak ekarri eta postre goxo askoak osatu dituzte. Badakizute
