Urriaren 29an Ainhoa Zumeta eta Rikardo Uzkudun irakasleak Iruñean izan ziren Proa+ jardunaldietan Balearen Bidea egitasmoa aurkezten. Proa+ programa zaurgarritasun maila ertain edo altua duten eskolak indarberritzeko programa bat da, eta hainbat proiektu berritzaile eta inklusibo finantzatzen ditu. Jardunaldi horietan eskoletan egindakoa erakustea izan da helburua, eta EAEtik bi eskola aukeratu dituzte: Legarda Mungiako herri eskola eta Zaragueta herri eskola.
Esan bezala, gure eskolak Balearen Bidea egitasmoa aurkeztu zuen inklusioa eta aniztasuna ardatz dituen praktika on gisa.

Udako ikastaroetan ere bai
Irailaren 11an, berriz, Gipuzkoako Aldundiak antolatuta, EHUko Uda Ikastaroetan hartu zuen parte Zaraguetak. “Ekintza komunitarioa praktikatik” izeneko ikastaroa izan zen, Miramar Jauregian, eta Ainhoak berak eman zituen Balearen Bidea nola egin zenaren azalpenak.
