Itzulpen
automatikoa

Txikienen liburutegia birmoldatu dugu

Irakurketa planaren barruan, HH eta LH1-2koen liburutegia eraberritu dugu ikasturte hasiera honetan. Irakurtzen gela barruan ikasten dute, irakurketa fonologikoa lantzen hasten baitira, txikitatik irakurtzaletasuna bultzatzea ezinbestekoa da, eta horretarako txoko lasai eta atseginak eskura izatea ere bai.

Aurrerantzean HH eta LH1-2koentzat izango den liburutegia birmoldatu eta egokitu dugu. Txoko goxo, erakargarri eta polita prestatu dugu, umeen beharretara egokituta. Aurki hasiko dira umeak, berriz ere, ipuinekin gozatzen.