Atzo San Martin eguna ospatu genuen eskolan. Urtero bezala, gaztainak erre genituen danbolinean, ondoren sanmartinetako kantuak abestu genituen eta, segidan, buruhandiak azaldu ziren txikienen gozagarri. Atzokoan, gainera, sanmartinetako udaratxoaz gozatu ahal izan genuen, hego-haize bete-betean.
Hurrengo urtean, gehiago eta hobeto!



