Aste honetan, 2. DBHko bi gelek osasun mentalari buruzko lanketa saioei ekin diete. Ane Izagirre psikologoak gidatuta, osasun mentalari buruzko azalpenak jaso dituzte lehenbizi, ondoren, horri buruzko hausnarketa egiteko. Bakarkako gogoeta eta talde dinamikak uztartuz, hainbat saio eskainiko dizkiogu Zaragueta Herri Eskolan. Bukaeran, gelaren eta ikasleen argazki zehatzagoa jasoko dute tutoreek, tresna baliagarria inongo dudarik gabe ongizatea eta bizikidetza hobetzeko.
Udaleko Hezkuntza sailak proposatutako lanketa izan da eta, gaiaren garrantziaz jabetuta, gustura jaso dute ekimena nola ikasleek hala irakasleek. Iaz ere egin zuten, eta benetan eskertzekoa da Orioko Udalaren ekimena, oso baliagarri suertatzen zaie guztiei.
