Maiatzaren 21ean esperientzia berri bat bizitu zuten LH6ko ikasleek. Arte ikasbide programaren barruan, New York Guggenheim Museoko Carlos Nuñez artista eta hezkuntza proiektuen arduradunarekin bideo bidezko berriketaldi bat izan zuten. EAE mailan programan parte hartzen duten eskolen ordezkari lanak egiteko hautatu zuten gure eskola, eta gustu handiz egin zuten lan hori gure ikasleek.
Hasieran, elkarren berri izateko galdera truke bat izan zuten. Gure ikasleek Orioren eta inguruaren berri eman zioten, eta Carlosek New Yorkeko museoa eta elkarlanean aritzen diren eskolen berri eman zien. Programaren barruan hango eskoletan egin izan dituzten lanak ere erakutsi zizkieten Carlosek, eta gureek Maider Lopez artistarekin zertan aritu diren azaldu zioten.
Ondoren, koloreen bidez sentimenduak adierazten aritu ziren, eta azkenik marrazten jarri zituen Carlosek: Itsu-itsuan zirrimarra bat egin eta, ondoren, begiak irekita zirrimarra horrekin marrazki bat egin zuten. Carlosi erakutsi eta sentitutako adierazi eta gero bukaera eman zieten konexioari.
Gogoratu gure ikasleen lana Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai jarriko dutela ekainaren 10etik uztailaren 10era. Nola ez, inagurazio ekitaldian izango dira LH6ko artistak. Ea zer kontatzen diguten bueltan.