Martxan betean doa aurtengo negu parterako prestatu dugun egitaraua. Joan den larunbatean Ate irekien eguna ospatu genuen, eta aste honetan lanean darraigu, batean eta bestean.
Urtarrilaren 23an musika tailer saio berri bat egin zen eskolan Hanni Insausti eta Iñaki Goenaga eskolako guraso eta musikarien eskutik. Aste honetan, aldiz, Zapotxin pailazoa eta bere lagunak etorri dira eskolara, eta “Baratzuri zoparen sekretua” erakutsi digute. Eskolako frontoian bildu ziren guraso eta haurrak, eserita hasi eta dantzan bukatu zuten!
Hamobost egun barru, otsailaren 8an, magoa etorriko da eskolara eta martxoaren 13an, ostera, musika tailerra izango dugu eskolan. Bukatzeko, martxoaren 26an, Nere Mendizabal adituaren eskutik “Egunerko gatazkak” inguruko hitzaldia izango da eskolan bertan.
