Itzulpen
automatikoa

Liburuaren asteak berea eman du

Aste honetan ospatu da Liburuaren Eguna, urtero bezala, apirilaren 23an. Irakurzaletasuna eta
irakurketaren garrantzia aldarrikatzeko eguna izanik, Zaragueta Herri Eskolan ere antolatu ditugu
hainbat jarduera horren inguruan.

Alde batetik, apirilean zehar, Pottokaren istorioa ipuina denon artean sortu dugu: DBH4ko ikasleek
hasitako narrazioa mailaz maila osatzen joan zen. Ondoren, LH1 eta HH4 eta HH5ekoek ipuinaren
ilustrazioak egin zituzten. Azkenik, LH4koen irakurketa ozena erabiliz, bideo bat egin dugu.
Hilabetean zehar, baita ere, HHko gurasoak eskolara etorri dira ipuinak irakurtzera.

Bestalde, egunean bertan, ikasleen arteko irakurraldia egin genuen. Ikasle zaharrenek liburutegiko
liburu bat aukeratu zuten eta, bikoteka, ikasle txikiagoei irakurri zieten. Euria zela eta, ezin izan
genituen parkea eta patioa aprobetxatu, baina eskolako hainbat txokotan irakurtzeko tarte lasai bat
hartu genuen. HH2 eta HH3koen kasuan, gela guztiaren aurreko irakurraldia egin zuten DBH4koek.

Astea bukatzeko, Alaine Agirre Garmendia idazlearekin izan dira DBH3 eta DBH4koak. Idazle lanaren
eta euskal literaturaren gainean hitz egiteaz gain, Libe liburuari buruz ere jardun dira. Izan ere,
nobela horrek arrakasta handia izan du ikasleen artean.