Itzulpen
automatikoa

Korrika Txiki bixi-bixia

Joan den larunbatean Zaraguetako Kros Txikia ospatu zen eskolan, eta beti bezala, bikain atera zen guztia, inoiz baino parte hartzaile gehiagorekin: 300dik gora korrikalari. Ubera Guraso elkarteak antolatu zuen DBH 3ko ikasle eta batxilergoko zenbait ikasle ohien laguntzarekin, eta haurrak gustura asko ibili ziren, hasieran beroketa lanetan, eta gero korrika. Ezagun du argazkietan ederki asko ibili zirela.

Gurasoen partetik eskerrik asko laguntzaile, babesle eta parte hartzaile guztioi.