Gaur zen eguna, eta etorri bezain pronto joan da aurtengoan. Ohi bezala, goizean Korrika Txikia antolatu dugu bi eskolek, eta euripean hasi bada ere kategorian bukatu da herriko plazan. Kopla batzuk kantatu, eta hoztu baino lehenago eskoletara bueltatu gara ikasle eta irakasleak.
Aurtengoan, DBHkoei ogitarteko bat ekartzeko esan zaie, hura eskolan jan eta segidan Korrika Nagusira joateko. Izan ere, aurten 14:45 aldera ailegatzekoa zen Korrika, nahiz eta ordu erditik gorako atzerapena izan duen azkenean. Dena dela, eskolatik atera eta han joan dira ikasleak beren tokiak hartzera. Zaraguetaren kilometroa herrian bertan suertatu da, Eusko Gudari eta Arrantzale kaleen artean, eta lekukoa Aitana Maciejewskik eta Lukas Esnalek eraman dute eskolaren izenean.
Arratsaldeko bostak aldera, ziztu bizian, Zarautz aldera joan da Zuduagarai gainetik. Datorren igandean bukatuko da Bilbon aurtengo Korrika. Bi urte barru ere, gogoz helduko diogu euskararen lekukoari. Bitartean segi dezagun euskaratik eta euskaraz!

