Itzulpen
automatikoa

Jon Lizarralde eskolara etorri da Banderarekin

Ostiral arratsaldean Jon Lizarralde Indo ikasle ohi eta arraunlaria eskolara etorri zen bisitan. Ez zen, ordea, esku hutsik etorri. Berarekin batera, aurtengo Kontxako gizonezkoen bandera ekarri zuen eta, nola ez, ikasleei erakutsi eta argazkiak atera zituzten.

Ondore, Txetxu Lete irakaslearen laguntzarekin, berriketaldi ederra izan zuen LH5 eta 6ko ikasleekin. Arraunaren inguruan galdetu zioten, kirola egiteri buruzko galderak egin zizkioten eta, baita, eskolan ikasle zen garaiaren ingurukoak ere. Zer esanik ez dago, ikaragarri gustura egon zirela ikasle eta irakasleak.

Eskerrik asko Jon, eta etorri berriz ere hurrengo urtean.