Otsailaren 27an DBHko ikasleek solasaldia izan genuen “Gerra bat barruan degula” liburuko idazle eta historiazale oriotarrarekin, Iñaki Iturainekin.
“Ez ahazteko gogoratuz” herriko historia eta memoriaren ibilbidea proiektua lantzeko erabili dugu liburua. Ikasleek, aurrez, Iturainek 2014ean argitaratutako liburua irakurri zuten, eta bertan kontatzen diren oriotarren historiak jakin-minez irakurri zituzten.
Solasaldian gogoeta eta galdera ugari partekatu zituzten Iñakirekin, eta interes handiz jarraitu zituzten Iñakiren azalpenak. Ikasle batek baino gehiagok hunkituta bukatu zuten pasarteren bat irakurtzean, batez ere, bere familian bizitako gertakariren bat aipatu zenean.
Ikasleen balorazioen arabera oso interesgarria iruditu zitzaien solasaldia. Testu-liburuetan ikasi daitekeenaz harago, Iturainek partekaturiko jakinduriak, testigantzak eta bizipenek Zaraguetako ikasleengan arrastoa utzi izanaren esperantzaz itzuli gara etxera.
Izan ere, memoria historikoak garenaren sena piztuta mantentzen digu, eta sugar horren zergatia oinarri duten gertakariak argitzen dizkigu historiak. Eskerrik asko, Iñaki!
