Eskolako irakasle, hezitzaile, zaintzaile, jantokiko langile, garbitzaile, idazkari eta hainbat gurasok txapa jantzi eta hasi dugu Euskaraldia. Hamaika egun hauetan, inoiz baino kontzienteago, euskara ahal dugun une guztietan erabiliko dugu, jakina eskolan, eta baita eskolatik kanpo ere, bakoitzak aukeratu duen rolean.
Euskaraldiaren ariketa honi giro pixka bat emateko, herriko batzordeak, Zaragueta tartean, hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetan:
-Gaur, osteguna, “Nola egin ondo Euskaraldiaren ariketa” hitzaldia, 19:00tan Salatxo aretoan, Araitz Mugurutzaren eskutik.
-Bihar, ostirala, kantu afaria Balea elkartean.
-Maiatzak 17, larunbata, Hikadromoa herriko plazan.
-Maiatzak 18, igandea, Maialen Lujanbioren “rr_6_erre(AH)ala” emanaldia, 19:00tan Zimitario zaharrean.
Euskaraldi on euskaltzale guztioi!