Itzulpen
automatikoa

Euskararen egun on denori!

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta eskolan gogotik ospatu dugu. Gure hizkuntza erabiltzen eta aldarrikatzen jarraitu nahi dugu eta hori dela eta, hainbat jolas eta dinamika egin ditugu egunari behar bezala heltzeko.

Aurtengorako sortu eta erabili dugun leloa AMESTU EUSKARAZ izan da. Lelo horrekin paparreko txapak egin eta gaur banatu eta jarri ditugu goizean goizetik. Txikienek Tela igelaren eskutitza eta opariak jaso dituzte, eta parkean musika lagun jolasean  aritu dira. Arratsaldean IKE jolasak egin dituzte gurasoekin.

LHoak ere, DBH3ko ikasleen gidaritzapean, jolasak egin dituzte. Era berean, LH6koek arpegiak margotu dizkiete LH1-2koei, eta arratsaldean mintzapraktika lantzeko jolas gidatuak egin dituzte.

DBHkoek azken bi orduetan hainbat dinamika egin dituzte: Taldekako jolasak kultura eta ezagutza lantzeko, Tribuaren Berbak hausnarketa saioak, bingo musikatua, euskaraokea eta mahai jolasak. Gela Egonkorrekoek, aldiz, txapak egin eta aurtengo leloaren kartelak margotu dituzte.

Horrenbestez, taldeko argazki bana aterata, Euskararen Egunari akabera eman diogu, garbi izanda, euskarak eguneroko praktika behar duela.