2026ko otsailean eskolako irakasleek DISLEGI elkartearen eskutik formakuntza jaso dute. DISLEGI Gipuzkoako Dislexia Elkartea da, eta dislexiadun pertsonak zein pertsona hauen familiak euren ibilbidean laguntzen ditu, eskoletan formakuntzak emateaz gain.
Dislexia, irakurketarekin eta idazketarekin lotutako ikas-zailtasun bat da, gizartean prebalentzia nabaria duena. Inongo arazo kognitiborik suposatzen ez badu ere, ikaskuntza prozesura sarbide zailagoa dute pertsona hauek, haien garunek ezberdin prozesatzen dutelako. Beste era batera esanda, dislexia neurodibergentzia bat da: garun funtzionamendua “normatibo” kontsideratzen den horretatik aldentzen da, nahiz eta berez, funtzio kognitibo guztiek ondo funtzionatu.
Eskolak dislexia duten ikasleei eskuhartze egokia eskaintzea da helburua, egunerokoa haien beharretara egokitzea. Zaraguetan, helburu horrekin jo da DISLEGIrengana.
Formakuntza hiru saiotan eman da, eta maila guztietako irakaskeek hartu dute parte: HHkoek, LHkoek eta DBHkoek.
Eskolatik Dislegi eskertu besterik ez dugu, egiten duten lan izugarriarengatik.
