Santa Ageda eguna ospatu eta berehala heldu dira aurten inauteriak. Eguraldi eskasa dela eta azken orduko aldaketa batzuk egin behar izan ditugu. Herrira egiten dugun kalejira alde batera laga, eta eskolan bertan egingo dugu dena. Hauxe da egitararua, gonbidatuta zaudete!
● 10:00etan argazkiak mailaka
● 10:30etatik aurrera aurpegi margotzeko tallerrak (LH 5-6koek HHkoei eta LH lehenengo bi ziklokoei)
● 15:00etan emanaldia hasiko da kalejira batekin, aterpe erdialdetik frontoira.
● Emanaldia bukatzean, gurasoek txokolatea taldeka banatuko dute.
