Urriaren azkeneko iluntzearekin batera iristen zaigu Gau Beltza, Santu Guztien egunean hildakoen oroitzapenean murgildu aurreko bezperan, hain zuzen ere.
Aurten ere, herriko hainbat taldek elkarlanean osatu dute festa programa. 18:00etan mozorroen kalejira izango da, eta 19:30ean berdurrezko ibilbidea. Bezperan Zaragueta eskolak mozorro tailerra antolatu du festara apain-apain joateko. Tailerra urriaren 30ean izango da, 16:15ean.
Etorri eskolara, eta sarreran dagoen bideo gelara sartu. Kalabazak, zapiak, arropak… denetik egongo da!

